Usansoloko kultur ondarea ezagutzeko irteera eta Garaio mendira igoera, Berbalagunen eskutik

Argazkia: Usansoloko Udala.

Hego Uribeko Berbalagunek ekintza bi antolatu dituzte hurrengo egunetarako. Zapatuan Garaio mendira igoko dira, eta domekan aldiz, Usansoloko kultur ondarea ezagutzeko aukera eskainiko dute.

Beste urte batez, Berbalagun ekimena antolatu dute Galdakaoko Udalak eta herriko euskaltegiek. Aurtengoa 22. edizioa da gure herrian, eta «euskara kalera ateratzeko» helburua du.

Guztira 22 talde jarri dituzte martxan aurten, 140 lagun ingururekin, besteak beste, eguaztenero Galdakaon batzen den euskal kantak lantzeko taldea.

Bestalde, ondarea ezagutzeko taldeak lehen jarduera egingo du domekan, azaroak 29, eta Usansolo ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Txapelena baserrian batuko dira, 11:00etan, eta parte hartzeko izena eman daiteke 607146855 telefonoan.

Zapatuan aldiz, azaroak 28, Berbalagunen mendi taldeak urteko bigarren irteera egingo du. Kasu honetan Garaio mendira igoko dira, Jentilzubi, Baltzolako kobazuloa eta Abaroko tunela zeharkatuz.

Basauriko udaletxe ondoko autobus geltokitik 08:30ean edo Indusi auzotik 09:00etan abiatuko dira, eta izena eman daiteke 645715621 telefonoan.

situs togel

situs toto