ARGAZKIAK | Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur
Kirola
BINKE / 2022ko martxoa
Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur
ARGAZKIAK: Unai Morán
TESTUA: Jon Gomez Garai
Goiz eguzkitsua lagun, 215 kirolarik hartu dute parte gaur Duatloi Txikiaren seigarren edizioan, inoizko partaide kopururik handiena. Bertan izan da Unai Morán argazkilaria, eta 12 argazki hauek utzi dizkigu.
Iazko egun euritsuaren eta partaide mugaren parean, aurtengo Duatloi Txikiak bestelako aurpegia izan du gaur: goiz eguzkitsua eta gaztetxo andana, partaide muga barik. Horrela ba, 215 kirolari batu ditu Galdakaoko Duatloi Txikiaren seigarren edizioak gaur. Kopuru historikoa, inoiz ez baita hainbeste kirolari batu izan aurreko bost edizioetan.
Bizkai kalearen ingurumariak eten egin dira goizez, Bizkaibuseko bi linea tarteko —Binkeren sare sozialetatik atzo iragarri zen bezala—, etxeko kirolari gaztetxoenek galapan eta bizikletan zelan moldatzen diren ikusteko. Galdakao Triatloi Taldeak antolatzen du urtero bi kirol batzen dituen lasterketa hau, non denek duten eurentzako domina eta oparia. Domina hauek, gainera, aurten Galdakaoko Pentsiodunak Martxan plataformak kideek jarri dituzte; izen-emateekin batutako dirua eurentzako izan baita aurten.
Adinaren araberako lau txandatan antolatu dira lasterketariak, 2008/2009 urtean jaiotakoak 10:30ean irtenda eta nagusienak, 2014/2015 urtekoak, 12:00etan. Bizkali kalea izan dute hasiera eta helmuga, Urreta kiroldegiaren pare, eta ehunka guraso, lagun, senide eta zale gerturatu dira kale honen ingurura.
Bertan izan da Unai Morán argazkilaria, eta argazki eder honek bidali dizkigu: