Zabalea kalea norabide bakarrekoa bihurtzen ari dira, aparkalekuak sortzeko
Lanak
BINKE / 2022ko apirila
Zabalea kalea norabide bakarrekoa bihurtzen ari dira, aparkalekuak sortzeko
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Ertzain-etxearen aurretik igaro den errepidea norabide bakarrekoa izango da behin astelehenean hasitako lanak amaituta, eta beraz, Zabalganeko biribilgunera ezin izango da kale honetatik sartu. Lan hauekin, Udalak 30 aparkaleku berri sortzea aurreikusten du.
Santa Maria parrokiaren albotik eta ertzain-etxearen aurretik igaro den errepidea norabide bakarrekoa bilakatzen ari dira egunotan, Zabalea kalean astelehen honetan hasitako lanekin.
Modu honetan, Galdakaoko Udalak ibilgailuentzako 30 aparkaleku berri sortzea aurreikusten du Zabalea kaleko 3 eta 15 zenbakien artean, gaur egun bi norabidekoa den zati hori norabide bakarreko bihurtuta.
Horrela, behin lanak bukatuta, Zabalganetik suhiltzaile zaharretara edo Elexaldera eraman zaitzaken biribilgunera ezin izango da Zabalea kaletik iritsi, bai ordea sartu. Horretarako, Juan Bautista Uriartetik gora edo Simon Linaza kaletik —ertzain-etxearen atzeko kaletik— abiatuta iritsi beharko da aipatutako biribilgunera.
Dena ondo bidean, lan hauek aste honetan bertan amaitzea aurreikusten du Udalak.