ARGAZKIAK | Korrika Txikiak 2.000 ikasle batu zituen Galdakaon
Euskara
BINKE / 2022ko apirila
Korrika Txikiak 2.000 ikasle batu zituen Galdakaon
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIAK: Binke
Atzoko goizez zeharkatu zituen Korrika Txikiak Galdakaoko kale nagusiak, 2.000 ikasle ingururen parte-hartze koloretsuarekin. AEK-ren eskaintzari esker, aurreko furgonetan joateko aukera izan zuen Binkek, eta bertan batu ditugu lekukoen argazkiak.
Behin Korrikaren 22. edizioa Galdakaotik —apirilaren 1ean— eta Usansolotik —apirilaren 6an— pasata, Korrika Txikia iritsi zen hilaren 8an Galdakaora, eta 2.000 ikasle inguruk hartu zuten parte goizeko 10:00etan hasita.
Bengoetxeko ikasleek euren ikastetxetik bertatik hasi zuten Korrikaren bertsio txikia. Baina «bertsio txikia» izateak ez du esan gura korrikalari kopuru txikia batzen duenik galapaldi berezi honek, ez: Bengoetxetik bertako ikasleak bakarrik hasi baina bidean herriko gainontzeko ikastetxeetako ikasleak ere batzen joan zitzaizkien Bengoetxekoei, bi mila ikaslera iritsi arte.
Sixta Barrenetxea kalea igo eta Bizkai kaletik jarraituta Urreta ikastetxekoak batu zitzaizkien Bengoetxekoei barikuan, eta bertatik Korrika Txikiaren lekukoa hartzen joan ziren txandaka baita Aperribaikoak, Gandasegikoak, Eguzkibegikoak… Hogei minutuko korrikaldia herrian zehar egin eta Agirre Lehendakariaren plazan amaitzeko, ikastetxe bakoitzak bere kolorea jantzita zuela.
AEK-ko kideekin batera lekukoaren aurreko furgonetan joateko aukera izan zuen Binkek, eta hemen batu ditu bertatik ateratako zenbait argazki —bideoa ere laster izango da Binkeren sareetan ikusgai—: