Errepidea mozten jarraitzen dute Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileek
Osakidetza
BINKE / 2022ko apirila
Errepidea mozten jarraitzen dute Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileek
TESTUA: Erredakzioa
IRUDIAK: ELA Osakidetza
Lau eguneko greba egunak hasi zituzten martitzenean Labeako ospitalean kokatuta dagoen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileen %86 inguru, sindikatuen arabera. Protesta horiek inguruko errepideak moztuta hasi dituzte egunotan. Hemen gaurko bideo eta argazkiak.
Martitzenean hasi zuten Labeako ospitalean kokatuta dagoen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) langileek lau eguneko greba. Bada, bihar barikua euren aldarria Bilbora eramango badute ere, atzo eta gaur ospitalearen inguruko errepide nagusiak moztu dituzte. Aurretik beste zenbaitetan ere egin dute, tartean autopistarako sarbide den biribilgunea goizeko lehenengo orduetan kolapsatuta.
Euren soldata Osakidetzaren lehenengo mailako arretaren lankideekin parekatzea eskatuz hilabeteak daramatza TGEEZko langileen gehiengo nagusiak, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta UTESE sindikatuen arabera. Zehatzago, %4aren igoera eskatzen diote Osakidetzari Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoko odol- eta ehun-horniketaz arduratzen diren langileek.
Egunotako grebaren jarraipena, sindikatuen arabera eta medikuak kontutan izan barik, espezialitate honetako %86-90 inguru ari da egiten. Greba amaitu ostean jakingo dugu Osakidetzak ematen duen datua.
Horretarako, aurretik zenbait protesta egin ostean, martitzenean lau eguneko greba egunak hasi zituzten. Egun osoko grebak dira hauek, eta lanuzte horiek errepideak ebagita hasten dituzte. Hauek, esaterako, goizeko lehenengo orduetan ELA sindikatuko ordezkariek Binkera bidalitako argazki eta bideoak dira: