Juan Karlos Irizarri omenaldia egingo dio Galdakaok maiatzaren 15ean
Kultura
BINKE / 2022ko maiatza
Juan Karlos Irizarri omenaldia egingo dio Galdakaok maiatzaren 15ean
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Goiena.eus
Maiatzaren 15ean, 13:30ean Kurtzeko plazan, Juan Karlos Irizar musikari eta konpositore zenari omenaldia egingo dio Galdakaok. Kontzertu horretan izango dira Da Capo musika banda, Ad Libitum txistu banda eta Maximo Moreno musika eskolako abesbatza.
Iazko apirilaren 22an zendu zen Galdakaori estuki lotuta bizi izan den Juan Karlos Irizar musikari eta konpositore oñatiarra. Urteurren hori pasa berritan iragarri du Galdakaoko Udalak omenaldi bat egingo diola herriak maiatzaren 15ean.
Omenaldi hori, «beti Galdakaoko plaza eta auzoak bete dituen musikaren funtsa jasotzen dauan kontzertu-omenaldia» izango dela iragarri du Udalak: Sormeneren jardueren baitan, maiatzaren 15ean egingo da ikuskizuna, eta kontzertu horrek «kulturaz eta sortzailez betetako asteari amaiera» emango diola ziurtatu du erakundeak.
Maiatzaren 15eko kontzertu-omenaldi hau Sormeneren egitarauaren barruan egingo da, Udalaren esanetan, «sortzaile handia izan zalako Juan Karlos Irizar bera, eta Galdakaorako espreski pieza ugari sortu ebazalako, gainera, bai bandarako, bai txisturako eta bai korurako be».
Galdakaon igaro zituen urteetan «oñatiarrarentzat esanguratsuenak izan ziren piezak berreskuratuko» dituzte berriro, maiatzaren 15ean, domeka 13:30ean Kurtzeko plazan kokatuko duten karpan. Bertan izango dira Da Capo musika banda, Ad Libitum txistulari banda eta Maximo Moreno musika eskolako abesbatza.