Roberto San Joseren maketa bizidunak
Roberto San José García
Galdakao, 1959
Galdakaon ezaguna da Roberto San José, bereziki Guridi eta Euskadi kaleen artean urteetan ari delako Roquechar elikagai dendaren arduran. Denda hau, gainera, berezia da etxeko txikienentzako, erakuslehioan beti izaten baitu berak eskuz egindako maketa bizidun bat. Maketa bizidun hori zirko bat izan daiteke, erromeria bat, auto lasterketa bat, jolas parke bat… tarteka aldatzen doalako erakuslehio horretatik. Orain, maketa bizidunen munduan jauzia egin eta museo txiki bat ireki berri du Bilboko Fontecha Salacar kalean —Zubizuri zubiaren parean— eta zabalik egoten da arratsaldero, baita asteburuetan ere. Bertan izan da Binke maketa bizidunak gertutik ezagutzeko!