«Liburutegian olgetan» umeentzako ekimena gaur hasiko da

TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Weekend Images

Argizai Eskaut Taldeak doako lau ekintza antolatu ditu haur eta gaztetxoentzat «Liburutegian olgetan» ekimenaren barnean urritik abendura bitarte, eta gaur izango da lehenengoa.

Argizai Eskaut Taldeak «Liburutegian olgetan» ekimena prestatu du Galdakaoko Udalarekin batera, eta gaur arratsaldean jarriko dute martxan eskulanak egiteko ekintzarekin. Guztira doako lau jarduera prestatu dituzte, urritik abendura bitarte egingo direnak Torrezabal Kultur Etxean, eta haur eta gaztetxoentzako egongo dira zuzenduta —5 urtetik 13 urtera, ekintzaren arabera—. Adin hauetako umeak liburutegietara erakartzea da helburua, horretarako, Torrezabaleko haur-liburutegian antolatuko dira ekintzak.

Hauek dira antolatuko diren ekintzak:

  • Komiki zorroa eskulana
    Urriak 4, martitzena
    17:30etik 18:30era
    5 eta 13 urte arteko ume eta gaztetxoentzako
  • Aurpegi margotzea, arimen gauaren harira
    Urriak 25, martitzena
    17:30etik 18:30era
    5 eta 10 urte arteko umeentzako
  • Magia saioa
    Azaroak 22, martitzena
    17:30etik 18:30era
    5 eta 13 urte arteko ume eta gaztetxoentzako
  • Gynkana liburutegian
    Abenduak 13, martitzena
    17:30etik 18:30era
    8 eta 13 urte arteko ume eta gaztetxoentzako