BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

      2025-05-30
      0
    • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

      2025-05-30
      0
    • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

      2025-05-30
      0
    • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

      2025-05-29
      0
    • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

      2025-05-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Herrian era naturalean euskaraz egiteko helburua du Berbalagunen kurtso berriak

Herrian era naturalean euskaraz egiteko helburua du Berbalagunen kurtso berriak

Binke
2022-10-27
859
0

TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Hasi da euskara herrian era naturalean erabiltzea bultzatu nahi duen Berbalagun ekimenaren kurtso berria, eta bigarren jarduera gaur bertan eskainiko da. Hemen batu ditu Binkek ekintza guztiak.

Martitzenean, urriak 25, Berbalagun proiektuaren kurtso berri aurkeztu zuten Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, Asier Iragorri Basauriko alkateak, Ioritz López de Alda Basauriko Berbalagunen dinamizatzaileak eta Asier Martin Galdakaoko Berbalagunen dinamizatzaileak. Haiekin batera, ekimen honetako parte hartzaile batzuk ere egon ziren.

Egitasmo honen helburua euskaraz bizi nahi dutenei laguntza eskaintzea da, euskaldun berriek ikasitakoa pratikan jarriz adibidez, eta Galdakaok aurten 18 urte beteko ditu bertan parte hartzen. Basauriko Udalarekin eta bertako Euskaltegi eta Hizkuntza Eskolarekin elkarlanean, azken urteetan guztira 650 pertsonek parte hartzea lortu dute, pasa den kurtsoan 222 euskaldun izan baitziren —29 taldetan banatuta—.

Martin eta Lopez de Alda dinamizatzaileek, talde ezberdinen motibazioak azaldu zituzten prentsa aurrean; tabernetan elkartzen diren taldeez gain, mendira joateko, josketa lantzeko, euskal dantzak praktikatzeko, txalaparta jotzen ikasteko, irakurtzeko, paseatzeko, edota bizkaiera lantzeko taldeak ere baitaude. Gurasolagun egitasmoa ere aipatu zuten, abenduan jarriko dena martxan.

Gainera, aurtengo ediziorako nobedadeak dituztela iragarri zuten; «aurten pala, frontenis edo padel taldea, mus taldea eta adineko jendearentzako gimnasia taldea sortzeko apustua egingo dugu, gazte, heldu eta nagusiei aukera gehiago eskaintzeko asmoz».

Dinamizatzaileek ekimenetan inskribatzerako orduan eskainiko den malgutasuna azpimarratu nahi izan zuten, hau da, kurtso hasieran izena ematen ez duenak, aurrerago eman dezakela argitu zuten. Gainera, talde baten baino gehiagotan egoteko aukera izango da, eta doakoa da parte hartzea.

Hurrengo data hauetan ekintza ezberdinak antolatu dira:

  • Urriak 25, martitzena, 18:00etan. Txiribuelta 2.0 hitzaldia Ibaigane kultur etxean (Basauri).
  • Urriak 27, eguena, 10:00etan —lehen saioa— eta 18:30ean —bigarren saioa—. Mintzodromoa egingo da Solobarria plazan (Basauri).
  • Azaroak 8, martitzena, 18:30ean. Berbalagun Aurkezpen Jaia Ganguren tabernan (Galdakao).
  • Azaroak 10, eguena, 18:30ean. Berbalagun Aurkezpen Jaia Zutarri tabernan (Basauri).
  • Azaroak 25, barikua. Jakoba Errekondoren hitzaldia Basaurin. Lekua eta ordua zehazteke daude oraindik.
  • Azaroak 30, egueztena, 10:30ean. Mintzodromoa Torrezabal Kultur Etxean (Galdakao).
  • Abenduak 16, barikua, 20:00etan. Baskot Gaua San Jose ikastetxean edo poteo musikatua, zehazteke oraindik (Basauri).

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Haurren Kontseiluko ikasturteari hasiera eman diote 25 ...

Hurrengo albistea

EGITARAUA | Udazkeneko Sormene azaroaren 10ean hasiko ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • AktualitateaArgazkiak

    ARGAZKIAK | Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso zuen Galdakaok ere

    2023-12-25
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Urtats Gomezek zilarrezko domina lortu zuen Espainiako Open Igeriketa Txapelketan

    2024-02-26
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko txosnetako edalontzientzako diseinu berriaren bila dabiltza

    2023-05-22
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Kamioi batek emakume bat harrapatu du Galdakaoko kale nagusian

    2024-11-13
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko Musika Asteak 30 urte beteko ditu domekatik aurrera

    2021-11-19
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakSormene

    ARGAZKIAK | Sormeneren udazkeneko ekinaldia 60 iruditan

    2024-12-03
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Bihartik aurrera, ekainak 1, eta ekainaren 30era bitarte, Galdabusak udako ordutegia izango du. Neguko zerbitzua mantenduko da...
  • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

    Galdakao
    2025-05-30
  • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

    Usansolo
    2025-05-30
  • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa

    Usansolo
    2025-05-30
  • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

    Galdakao
    2025-05-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu