Adinekoei zuzendutako hiru ekintza antolatuko ditu Galdakaoko Udalak apirilean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuaren bitartez, adinekoei zuzendutako hiru ekintza antolatuko ditu Galdakaoko Udalak apirilean. Zehazki, irteera bi eta tailer bat eskaniko ditu hurrengo asteetan.
Adinekoei zuzendutako ekintzak antolatzen jarraitzen du Galdakaoko Udalak. Apirilean hiru eskainiko ditu, berriz ere Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuaren bitartez: irteera bi eta tailer bat.
Apirilaren 18an bisita kulturala antolatuko dute Gernikako Euskal Herria Museora ‘Markos Gimenoren karteletrak’ erakusketa ikusteko. Bisita gidatua 11:00etan izango da euskarazko taldearentzat, eta 12:00etan, berriz, gaztelaniazkoarentzat. Izen ematea gaur, apirilak 8, irekiko da, gehienez 15 pertsonentzat talde bakoitzeko.
Hilaren 25ean aldiz, Gernika-Forua-Axpe ibilbidea egiteko aukera eskainiko dute. Guztira 12 kilometro egingo dituzte parte-hartzaileek eta izena emateko epea apirilaren 25ean irekiko da, gehienez 30 pertsonentzat.
Tailer bat eskainiko du ere Galdakaoko Udalak eta hau apirilaren 22an eta 24an izango da. Zehazki, sakeleko telefonoa erabiltzeko ikastaroa izango da. Iberluzeko Etxea Anaitasuna Adinekoen Zentroan egingo da 16:30etik 18:30era. Izen ematea gaurtik aurrera zabalik egongo da.
Proposatutako jarduera guztietan izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 8:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik barikura, eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara.