Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiak hitzaldia emango du bihar Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Lehior Elorriaga
Galdakaoko Txirrindulari Elkarteko Gelak Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiaren solasaldia antolatu du bihar, urtarrilak 31. Taldeak jakinarazi duenez, saioa Gandasegiko areto nagusian izango da arratsaldeko 19:00etan eta txiki eta nagusiei zuzenduta izango da.
Orain irakasle eta Bizkaia Durango taldeko zuzendari bezala badabil ere, txirrindulari moduan ibilbide luzea du atzean Agurtzane Elorriagak. Iurretako kirolariak bere esperientzia eta txirrindularitzaren inguruko beste hainbat kontu azalduko dizkie Galdakaon txiki eta nagusiei.
Galdakaoko Txirrindulari Elkarteko Gelak Elorriagaren solasaldia antolatu du bihar, urtarrilak 31, Gandasegiko areto nagusian arratsaldeko 19:00etan. Saioa taldeak antolatutako hitzaldi zikloaren hirugarrena da.
Aurretik Ramontxu González Arrieta txirrindulari ohia izan zen bere esperientziaren inguruan hitz egiten eta Irune Lazkano adituak elikadura egoki baten garrantzia azpimarratu zien txikienei.
Aurrekoetan izan den arrakasta kontuan hartuz, Elorriagarekin antolatu duen solasaldian parte-hartzera animatu du Gelak: «Zenbat gauza azaltzeko gure txikiei eta ez hain txikiei!».