Aingeru Garay eskiatzaileak Espainiako Erraldoi Txapelketa irabazi du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Fototour
Espainiako Erraldoi Txapelketa lehiatu zen atzo Baqueira Bereteko eski pistetan. Honetan garaipena lortu zuen Aingeru Garay eskiatzaile galdakoztarrak, Juan del Campo bilbotarraren aurretik.
Lehen aldiz parte hartu zuen Aingeru Garay eskiatzaile galdakoztarrak mundu mailako txapelketa batean urtarrilean, Alemaniako Garmisch-Partenkirchen pistan. Otsailean ordea, Frantziako Courchevel-Méribel pistan izan zen Munduko Eslalon Txapelketan parte hartzen eta 35. postua lortu zuen.
Aste honetan aldiz, Espainia mailako lehiaketetan izan da eta oso emaitza onak lortu du. Atzo Espainiako Erraldoi Txapelketa irabazi zuen, Juan del Campo bilbotarraren aurretik.
Galdakaoko gazteak eski alpetarraren modalitate honetako titulua eskuratzen duen bigarren aldia da hau. 2019an ere urrezko domina lortu zuten Albert Ortega eta Isidre Sansen aurretik.
Bestalde, astelehenean Garayk Espainiako Eslalon Txapelketan bigarren izan zen, Albert Ortega kataluniarraren atzetik.