Akerbeltz erromeria taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aurrera.eus
Gu Dendari elkarteak, Galdakaoko ostalariekin eta Udalarekin elkarlanean, Akerbeltz erromeria taldearen kontzertua antolatu du zapaturako, ekainak 8. Emanaldia Ardanza parkean izango da 23:00etan.
Galdakaoko aisialdia pizteko helburuaren, Gu Dendari elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu urtean zehar ostalariekin, «herria piztu eta bezeroak erakartzeko». Horren adibide da datorren asteburuan amaituko den Udaberriko Pintxo Ibilbidea.
Halaber, zapatuan Galdakaon musikaz gozatzeko aukera eskainiko du elkarteak ostalariekin eta Udalarekin elkarlanean antolatutako kontzertuan. Akerbeltza erromeria taldea arituko da herrian, kasu honetan Ardanza parkean 23:00etan.
«Herriko jendea eta inguruko udalerrietako bisitariak entretenitzea espero dugu, Galdakaok duen gastronomia, aisialdi eta saltoki eskaintzak erakarrita», adierazi dute antolakuntzatik.