Alto Campoora eskiatzera antolatutako irteera bertan behera utzi du Ganguren Mendi Taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Alto Campoo
Ganguren Mendi Taldeak Alto Campoora eskiatzera irteera antolatu du martxoaren 3rako. Hitzordua bertan behera utzi behar izan dute ordea, «elur faltagatik».
Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak eta hauetako batzuk eskiatzera izan ohi dira. Aurten, besteak beste, Bakeirara eta Alto Campoora joateko irteerak eskaini dituzte.
Alto Campoora zehazki martxoaren 3an joateko ziren baina hitzordua bertan behera utzi behar izan dute «elur faltagatik». Taldetik azaldu dutenez, eski estazioa itxita dago eta hortaz ez dira Alto Campoora joango.
Gangurenek aldiz beste ekintza batzuk eskaniko ditu hurrengo asteetan, besteak beste, Bakeirara eskiatzera irteera eta Pirinioetara bidaia.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.