Amaitu dira Euskararen Eguneko ekitaldi nagusirako sarrerak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE Jabi Rojo
Abenduaren 3an antolatuko da Galdakaoko Euskararen Eguneko ekitaldia nagusia eta besteak beste, Izaskun Rekalde usansolotarra omenduko da hitzorduan. Oraindik lau egun geratzen diren arren, honezkero saiorako sarrerak amaitu dira.
Hizkuntzaren erabilera aldarrikatuko du beste behin Euskararen Egunak abenduaren 3an. Galdakaon ere hainbat ekintza antolatu dira honen harira eta ekitaldi nagusia Torrezabal Kultur Etxean izango da, egun horretan bertan.
Saioa doakoa izango da baina gonbidapena deskargatu behar da Torrezabaleko saioetarako sarrerak eskuratzen diren ohiko webgunean. Oraindik lau egun geratzen diren arren, honezkero agortu dira sarrerak.
Galdakaok euskararen alde egiteko hartzen dituen konpromisoak azalduko dira hitzorduan eta Izaskun Rekalde usansolotarrari omenaldia egingo zaio, euskararen alde egindako lanagatik, BINKEk jaso zuen moduan.
Halaber, ‘Hauspotu’ egitasmo berria aurkeztuko da, Bagabiz Euskara Elkarteak, Galdakaoko Udalak eta BINKEk elkarlanean martxan jarriko duten ekimena, hizkuntza eskubideen inguruko defentsan eta zabalkunde positiboan.