ARGAZKIAK | Apirileko Feria koloretsua ospatzen ari dira Urretan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Beste urte batez, Apirileko Feria ospatzen ari dira Galdakaoko Urreta auzoan. Hainbat dira asteburuko bi egunotarako programatutako ekintzak, eta BINKE atzo arratsaldean ospatu zen Miss eta Mr. UrretaOlé hautatzeko lehiaketan izan zen, irudi koloretsu hauek batzeko.
Apirileko Feriak Andaluziako kolore eta erritmoz bete ditu Urreta auzo galdakoztarreko kaleak zapatu goizetik. Dantza, musika eta janaria protagonista dituen egitarau zabala antolatu du Urretalde Jai Batzordea Elkarteak Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.
Atzo arratsaldean, besteak beste, Miss eta Mr. UrretaOlé hautatzeko lehiaketaren bigarren edizioa egin zuten. Bertan, hainbat parte hartzailek jantzi koloretsuak erakusteko aukera izan zuen, Andaluziako erritmoen artean.
Bertan izan zen BINKE, eta hemen batu ditugu zapatu arratsaldeko txapelketak utzitako irudi batzuk: