ARGAZKIAK | Santakurtzetako lehen eguna iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Atzo arratsaldean hasi ziren aurtengo Santakurtzak. Jaiaren eztandarekin batera erritmo eta kolorez bete ziren Galdakaoko kaleak, jendez lepo bete zirenak jaien hasieraz gozatzeko. Kuadrila desfilean, txupinazoan, kale animazioan eta triziklo lasterketan izan zen Binke argazki hauek batzeko.
Hasi dira honezkero aurtengo Santakurtzak. Atzo egin zuen eztanda jaiak gaueko 21:00 aldera Ane Legarretak irakurritako pregoia eta Gorka Krutzagak (Txandapa) bota zuen txupinazoarekin. Udaletxeko plaza jendez gainezka izan zen jaien hasieraz gozatzeko.
Honen aurretik kuadrilek ohiko desfilea egin zuten Plazakoetxetik udaletxera. Kolorea eta dantza ikusi ahal izan zen galdakoztarren mozorroen artean eta txiki zein nagusiek umorea ere erakutsi zuten kasu askotan. Guztira, 54 kuadrilek parte hartu zuten desfilean.
Pregoia eta txupinazoaren ostean hainbat ekintza izan ziren, besteak beste, kale animazioa, txapelketak eta kontzertuak.
Binke kuadrilen desfilean, pregoian eta txupinazoan, Game of Txarangaren kale animazioan eta triziklo lasterketan izan zen eta hemen batu ditugu irudi koloretsu hauek.