ARGAZKIAK | Usansoloko Gazte Eguneko poteoa, bazkaria eta bingoa 28 iruditan
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Usansoloko Gazte Egunak bere zazpigarren edizioa ospatu zuen atzo, zapatua, herriko Lamintxu Gazte Asanbladaren eskutik. Hainbat izan ziren programatutako ekintzak, eta Binke lehenengo hiruretan izan zen, bere webgunean argitaratutako 28 irudi alai batzeko.
Martxoko lehenengo asteburuak protagonista argia izan du: Usansoloko Gazte Eguna, beste urte batez, Lamintxu Gazte Asanbladak antolatuta. Hamaika ekintza antolatu zituzten atzo, martxoak 4, goizetik gaueko ordu txikira bitarte eta hotzak baina eguzkiak lagun ehunka gazte batu ziren Unkina plazaren bueltan.
Zazpigarren edizioa Oinarin Dantza Taldearen txarangak alaitutako poteoak ireki zuen eguerdi aldera, herri bazkaria antolatu zen gero Unkina plazan jarritako karparen babesean, eta kafearekin batera bingoaz gozatu zuten bazkarira gerturatutako usansolotarrek.
Lehenengo hiru ekintza hauetan izan zen Binke, eta 28 irudi hauetan batu dugu Usansoloko VII. Gazte Egunak bere lehenengo orduetan emandakoak: