ARGAZKIAK | Usansoloko San Andres jaiak 50 iruditan
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Usansoloko inoizko jairik berezienak pasa berri, bertako ekitaldi askotan izan gara asteburuan, eta hementxe batu ditugu 50 argazki koloretsu eta eder. Gora San Andresak!
Inoizko jairik berezienak bizi izan ditu Usansolok. Bizkaiak 113. udalerri izaera onartu osteko lehenengo jaiek lehenagotik leher egin bazuten ere, San Andresak azaroaren 25etik 27ra bitarte ospatu ditu aurten Usansolok. Askotariko ekintzak izan dira asteburuan herrian.
Binke horietariko ekitaldi batzuetan izan da, hala nola, barikuko mozorroen photocall-ean, pregoian edota diskofestan; zapatuko umeen karting-ean, erraldoien kalejiran edo indaba eta tortilla txapelketaren sari banaketan; eta domekako tanborradan, esaterako.
Hementxe Peio Zamalloa Binkeko argazkilariak ateratako 50 irudi eder: