ARGAZKIAK | ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana eskaini zuen atzo Sormenek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Antzerkia izan zen protagonista atzo Sormenen, Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eskutik. Taldeak ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana eskaini zuen Torrezabal Kultur Etxean eta han izan zen BINKE 25 argazki hauek batzeko.
Aurrera doa aurtengo udazkeneko Sormene. Astelehenean hasi zen emakume musikariei buruzko hitzaldiarekin eta martitzenean Metrokoadroka Sormen Laborategia ikastetxeetan ibili zen antzerki tailerrak eskaintzen.
Atzo talde hau izan zen protagonista berriz, kasu honetan ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana aurkeztuz Torrezabal Kultur Etxean. Familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatu zuten obra ikusi ahal izan zen aretoan.
Saioan izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 25 irudi: