ARGAZKIAK | Zurigorriz jantzi dira Galdakao eta Usansolo ere
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: BINKE
Bihar, apirilak 6, Espainiako Kopako finala jokatuko du Athletic Clubek RCD Mallorcaren aurka eta honezkero zurigorriz jantzi dira Bilbo eta Bizkaia osoko txokoak jokalariak animatzeko. Galdakaon eta Usansolon ere hainbat aldarri zurigorri ikusi daitezke kaleetatik eta hemen batu ditugu hauen irudi batzuk.
Zale zurigorri asko Sevillan edo bidean dira honezkero bihar, apirilak 6, Athletic Clubek RCD Mallorcaren jokatuko duen Espainiako Kopako finala bizitzeko. Beste hainbat zalek ordea Bizkaitik animatuko dituzte lehoiak eta horretarako txoko guztiak bete dituzte aldarri zurigorriz.
Beste hamaika herritan bezala, Galdakaon eta Usansolon ere ikusi daitezke Athleticen banderak balkoietan eta hainbat denda zurigorriz jantzi dira. Galdakaoko Udalak eta Usansoloko ospitaleak ere jarri dute bandera. BINKEk jaso zuen moduan, partida zuzenean pantaila erraldoiaren bidez kalean ikusteko aukera eskainiko du Galdakaoko Udalak.
Hemen batu ditugu gure herrietan ikusi daitezkeen aldarri zurigorrien hainbat irudi: