Aukeren Azoka antolatuko da Galdakaon eguenetik zapatura bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdaokoko Udala
Eguenetik zapatura bitarte antolatuko da 21. aldiz Aukeren Azoka Galdakaon. Udaletxe aurrean horretarako jarritako karpan izango da, 10:30-20:30 arteko ordutegian.
Galdakaoko merkatarien eskaintza onenak batuko dira asteburu honetan herrian, izan ere, beste urte batez Aukeren Azoka antolatuko dute. Eguenean hasiko da eta zapatura arte erosi ahal izango da, 10:30-20:30 ordutegian udaletxe aurreko karpan.
Saria eskuratzeko aukera izango dute ere Aukeren Azokan erosten dutenek, zehazki, bi opari txartel eta bi ostalaritza txartel egunero 20:00etan.
Bestalde, zuzeneko musika entzuteko aukera izango da egunero eta barikuan, irailak 29, aurpegi margoketa eta puxikak antolatu dituzte.
Gu Dendari elkarteak antolatu du aurten ere Aukeren Azoka, Eusko Jaurlaritzaren eta Galdakaoko Udalaren laguntzaz.