Emakume pilotarien taldea sortu gura dute Usansolon
KirolaBINKE / 2021eko martxoa Emakume pilotarien taldea sortu gura dute Usansolon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Ainara Navarrok bidalita Usansolon emakume pilotarien talde bat sortu gura dute, eta horretarako deialdia egin dute herriko pilota elkartearen laguntzaz. Izena emateko, ez da ez adin ezta maila zehatzik ere izan behar. Ainara Navarro eta Oihana Laresgoiti usansolotarrek Larrabetzuko frontoian ezagutu zuten elkar, Txokoan pilota elkartearen bitartez jokatzen ari zirela. «Eta han jokatzen gagozala konturatu ginan guri herrian jokatzea gustatuko jakula, Usansolon», esan diote pilotariek Binkeri. Horrela ba, Usansoloko pilota elkarteari laguntza eskatu eta eurekin ari dira emakume esku-pilotarien talde berria sortu guran. Taldea sortzeko