Abesti bat 27 minututan sortzen irakatsi du Imanol Epeldek gaur Sormenen
SormeneBINKE / 2020ko abendua Abesti bat 27 minututan sortzen irakatsi du Imanol Epeldek gaur Sormenen TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaBIDEOA: Binke Atzo abiatu zen euskal kulturaren eta sorkuntzen plaza berria Galdakaon, Sormene. Irrimarrako Karmele Gorroñok ekin zion lehendabizi, Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek lekukoa hartuta. Gaur goizeko tailer biak berriz Imanol Epelde irakasle eta sortzaileak eskaini ditu, 27 minututan abesti bat nola sortu ikasleei azaltzeko. Gaur, asteartea, Imanol Epelde zarauztarra izan da Sormenen. Euskarako irakaslea bera, musikaren, literaturaren eta teknologia berrien arteko oreka bat aurkitu eta hau eskaini die bertaratu diren ikasleei, abesti bat denbora gutxian nola sortu daitekeen azalduz. Badok.eus