Jon Gomez Garai

Itsasne Martin: «Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan»

2020-09-28
Itsasne Martin Ealo, Buenos Airesko galdakoztarraBINKE / 2020ko iraila «Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan» Sortzez: Galdakaokoa, Askarri auzokoa.Abuztura arte: Buenos Airesen, Argentinan.Jaiotza urtea: 1997.Ikasketak: Albaitaritza Gradua Zaragozako Unibertsitatean.Zertan ibili da: bosgarren mailako bigarren lauhilekoa egin zuen Iberoamerica truke programan parte hartuz. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Aspaldiko kontua da hau. Albaitaritza ikasi nahi nuen, eta Euskal Herrian gradu hori ez zegoenez, 17 urterekin Zaragozara joan behar izan nintzen. Esperientzia berri gehiago bizitzeko gogoa piztu, eta Argentinara joateko aukera nuela jakitean birritan pentsatu gabe onartu nuen eskaintza. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Alde batetik, jendearen jarrera

«Aisia baino gehiago», Jon Fraile

2020-09-28
IritziaJon Fraile CastañosBINKE / 2020ko iraila Aisia baino gehiago Brasiletik Filipinetara, Leshoto eta Iranetik pasata, zinemak hainbeste mendetan isilarazita egon diren guzti horiei ahotsa emateko aukera izan du. Mugak gainditzeko kapazitatea, ezezaguna den horretara iristeko aukera eskaintzen digu. Zazpigarren arte honek gure zentzumenak zorroztu eta sentitzen erakusten digu, gure emozioekin esperimentatzera. Amets egiten erakusten digu. Errealitateak eta fantasiak bat egiten duten lekurik bada; kondaira, mito eta historia uztartzen den lekurik bada, hori zinema da. Publizitateak, kontsumoaren irudiek eta simulazioak fagozitatutako mundu batean, errealitatera berriz konektatzeko beharra dago, oinarrietara bueltatzekoa, bizitzaren gauza txiki horiek baloratu eta gure gorputza bibrarazi egiten duten

Ezohiko ikasturtera buelta

2020-09-28
Covid-19 hezkuntzanBINKE / 2020ko iraila Ezohiko ikasturtera buelta TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Joan den martxoaz geroztik, konfinamendua hastearekin batera itxi zituzten haien ateak Galdakaoko eta Usansoloko ikastetxeek. Itxialdian zehar izandako bizipenak tarteko, oporraldiari esker indarberriturik hasi dute ikasturtea irailean: neurri, baliabide eta egoera berri zein ez horren berrietara moldatuz. Ezohiko ikasturtearen itzulera zelakoa izaten ari den aztertu gura izan dugu. Badira sei hilabete hezkuntza esparruko kide orok ikastetxeak laga eta bakoitzak bere bidea hartu behar izan zuenetik. Batzuek aurrez aurrekoa alboratu eta telematikoki jardun, beste batzuk berriz haien seme-alaben makulu bilakatu, eta beste zenbaitek langabezian edo ABEEan

Olatz Crespo eta Nerea Zubiaurre (Sinun): «Galdakaon jaiotako proiektua da Sinun, bitxien marka berria»

2020-09-28
Olatz Crespo eta Nerea Zubiaurre, Sinun markaren sortzaileakBINKE / 2020ko iraila «Galdakaon jaiotako proiektua da Sinun, bitxien marka berria» Nerea Zubiaurrek duela gutxi Galdakora etortzeko aukera ikusi zuen. Geroztik, aurreko bizitza alde batera utzi eta bere lagun Olatz Crespo galdakoztarrarekin Sinun denda zabaltzea erabaki zuten. Eurek gertutik ezagutzeko aukera izan du Binkek. Zergatik erabaki zenuten Galdakaon negozio bat zabaltzea? Sinun bitxien marka orain dela ia urte eta erdi jaio zen proiektu digital txiki bat bezala. Lehengo urtean pare bat showroom egin genituen eta, oraindik ere, jendeak produktua zuzenean ikustea nahiago duela konturatu ginen; hori izan zen arrazoietako bat. Bestalde, urte

«Doministiku»

2020-09-28
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko iraila Ezbeharrak gitxien petsetan dogunean agertzen jakuz gure bizitzan eta aurre egiten ahalegintzen gara ahal dogun neurrian. Oraingoan, Covid-19 dalakoak, akordatzakoan harrapatu gaitu eta moduz harrapatu be mundu guztian zehar. Ez da lehenengo pandemia, eta, adituek esaten deuskuenez azkenengoa be ez. Adi eta zuhur ba guztiok, bizia bat baino ez dogu-eta. Historian zehar, era askotako pandemiak egon dira eta euskaldunok, horren testigantza adierazten deuskun esamolde bat gorde dogu, hauxe: «Doministiku». Esamolde hau latinetik hartu dogu. Hasiera batean, eleizgizonen jakulatoria edo otoizlabur hau «Dominus cum te» izan zan, «Jauna zugaz» euskeraz. Geroagora, erabileraren porasuz, silaba-metetesi bidez,

Bertan Behera: «Txosnetako musikak aniztasun gehiago beharko luke»

2020-09-28
Bertan Behera kuadrila @bertanbeheraBINKE / 2020ko iraila «Txosnetako musikak aniztasun gehiago beharko luke» GALDERAK: Erdu Hona kuadrila @erduhona Zergatik Bertan Behera? Denboraldi bat egon zen, non pentsatzen genituen plan guztiak ez ziren inoiz egiten, gehienbat mundu guztia azkeneko momentuan ezetz esaten zuelako; eta horregatik erabaki genuen izen hori jartzea. Aurten zuen kuadrilaren izena berri guztietan atera da, zelan daramazue zama hori meriturik ez daukazuela jakinda? Gugatik arduratuta bazaudete, lasai egon. Ez dugu zamarik igarri, gainera, ospetsu izatera ohituta gaude. 2021eko Santakurtzak ospatu ahal izateko kuadrila bat desagertu beharko balitz, zein aukeratuko zenukete? Ezin gara ados jarri galdera horri erantzun zehatz

Herria «askatu» ebeneko jaiak

2020-09-28
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2020ko iraila Herria «askatu» ebeneko jaiak TESTUA: Nagore Ferreira Zamalloa eta Kepa Lizarraga SainzARGAZKIAK: Egitaraua Foru Agiritegiarena eta 1937ko bagilaren 16ko irudia, nazionalek ateratakoa herrira sartzean, Espainiako Liburutegikoa Aurtengo Santakurtzetako jaiak ez doguz zati baten ahaztuko. Bagilean jakin genduan bertan behera geratuko zirela, Covid-19-k eragindako egoerea dala eta. 2020a, beraz, jai bakoa izan da. Orain 82 urte, hain zuzen be, beste arrazoi guztiz diferenteekaitik baina, 1938an, nekez ahaztuteko jaiak egin ebezan be.  Galdakao «askatu» eben lehenengo urteurrena zala eta, egun biko ospakizunak antolatzea otu jakon orduko Udalari. Jaiek ospakizun eta ondo pasetako atxakia baino, bestelako

Gangurenek bere 75. urteurrena ospatu ahal izango du

2020-09-28
Mendi taldeaBINKE / 2020ko iraila Gangurenek bere 75. urteurrena ospatu ahal izango du TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga Hasieran zaila bazirudien ere, hainbat ekintza, lehiaketa eta ekitaldi antolatu ahal izan ditu Ganguren Mendi Taldeak bere 75. urteurrena ospatzeko. Segurtasun neurriak bermatuz, irailean hasi eta abenduan bukatuko den egitaraua prestatu dute. Ganguren Mendi Taldea 1945an jaio zen. Urteetan zehar egindako lanari esker aski ezagunak bilakatu dira bi urterik behin ospatu ohi diren Hiru gurutzeak eta Mugarriz mugarri lasterketak. Maiztasun handiarekin prestatzen dituzten txangoak, negu aldean egiten dituzten ski irteerak eta halako beste zenbait tarteko, Galdakaoko mendizaleen erreferente izatea lortu du taldeak. Aurten

Antennan grabatu zen diska oparituko du Binkek urrian | AGINKE!

2020-09-28
Herriko euskalzaleen artean bultzada berri bat jasotzeko, eta zortzigarren orrialdeko zozketatik kanpo, Binkek opari bat emango dio irailetik aurrera Binkekide egiten den bazkide berriari. Oparia, herriko musika taldeen kantu bilduma bat izango da Antenna eraikuntzaren inaugurazioan egin zena. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Telepatiarik gabe, Somerako mus txapelketa ez da egingo | AGINKE!

2020-09-28
Mundu mailan hainbat kirol txapelketa bertan behera geratu diren bezala, Galdakaon ere Somerako Nazioarteko Mus Txapelketa ezin izango da ospatu, musukoarekin karten seinuak bikote artean pasatu ezin direlako. Hala ere, Ointxearteko jabeak telepatia ikastaroak antolatu gura ditu kosta ala kosta. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Perretxiko erakusketak nobedadeak ekarriko ditu | AGINKE!

2020-09-28
Urrian Kurtzeko plaza udazken lorez betetzen duen perretxiko erakusketak berrikuntzak aurkeztuko ditu aurten: Peña Santacruzek lanperna, onddo eta bestelako perretxikoak erakusteaz gain, inguruko basoetan aurkitutako txakurren kakak eta jendeak botatako musukoak ere erakutsiko ditu. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Abendura bitarte 53 ikuskizun antolatu ditu Galdakaoko Udalak

2020-09-02
Covid garaiko lehen kultur eskaintzaBINKE / 2020ko iraila Abendura bitarte 53 ikuskizun antolatu ditu Galdakaoko Udalak Hauxe da Galdakaoko Udalak 2020ko irailetik abendura bitarte antolatu dituen 53 ikuskizunak. Horietariko 36 irailean izango dira, bertan behera geratu behar izan diren Santakurtzen ordezko. Egutegi honi hainbat elkartek antolatuko dituzten jaialdi eta ekitaldi gehiago gehitu beharko zaizkio, baina gaur gaurkoz hauxe da Udalak konfirmatu dituenak: Egutegia Irailak 5-6 — Torrezabal Kultur Etxea — 16:00/18:30 — Antzezalana: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bizi dantza Irailak 8 — Kurtzea frontoia — 19:00-21:00 — Afizionatuen esku pilota partidak Irailak 8 — Torrezabal Kultur Etxea — 20:00 -—
1 92 93 94 95 96 122

situs togel

situs toto