Auto-ilarak sortu dira A-8 errepidean auto batek Galdakao parean istripua izan ostean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaiko Foru Aldundia
Auto batek istripua izan du A-8 errepidean Galdakao parean 06:00etan eta honen ondorioz erreiak itxi behar izan dituzte noranzko bietan. Eguerdian ere auto-ilarak izan dira Bilboko noranzkoan, bi ibilgailuen istripuaren ondorioz.
Goizeko 06:00 aldera auto batek erdibitzailearen kontra jo du eta bidean gurutzatuta geratu da A-8 errepidean, Galdakao parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gidaria zaurituta eraman dute ospitalera.
Istripuaten ondorioz, lehen momentuan autobidea guztiz itxi behar izan dute Donostiako noranzkoan, eta errei bat, Bilbokoan.
Errepide osoa zabaldu dute 7:30 aldera baina baina auto-ilarak sortu dira eta goizero sortzen den trafikoa moteldu da.
Halaber, bi kilometroko auto-ilarak sortu dira eguerdian A-8 autobidean, bi autok izandako istripu larriaren ostean. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira istripuaren lekura.