
Auzotik Galdakao proiektuaren lurralde kontseiluak antolatuko dituzte Urretan eta Olabarrietan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Herriko auzoen garapen integrala eta orekatua bultzatzen duen Auzotik Galdakao proiektuaren baitan, lurralde kontseiluak antolatuko dituzte Urretan eta Olabarrietan. Saioak martxoaren 26an eta apirilaren 1ean izango dira, hurrenez hurren.
Galdakaoko auzoen egoera hobetzen jarraitzeko asmoz, Udalak ‘Auzotik Galdakao’ proiektua jarri zuen martxan 2023an. Egitasmoa bi eremutan abiatu zen eta proiektua herri osora zabaltzen joan da pixkanaka.
Orain 1. eta 2. eremuetan lurralde kontseiluak antolatuko dituzte. Lehenengoan Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugu auzoak sartzen dira eta saioa apirilaren 1ean izango da 18:30ean, Olabarrietako nagusien lokalean.
Bigarrenaren hitzordua, Urreta, Urtebieta, Zuhatzaurre y Tximelarre Goikoa auzoei dagokiena, Urreta 2 eskolako areto nagusian izango da, martxoaren 26an 18:00etan.
Bilkurak publikoak dira baina entzule gisa joateko aurretik izena eman behar da 688830479 telefonora deituz edo partaidetza@galdakao.eus helbidera idatziz.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Udalaren webgunean.