‘Bidai on, amona Braulia’ antzezlana hartuko du zapatuan Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jazzbana Ensemble
Jazzbana Ensemble konpainiak ‘Bidai on, amona Braulia’ obra eskainiko du zapatuan, martxoak 9, Torrezabal Kultur Etxean. Ikuskizunean antzerkia eta musika uztartuko ditu taldeak.
Antzerkia helduko da berriz Galdakaora zapatuan, martxoak 9, izan ere, Jazzbana Ensemble konpainiak ‘Bidai on, amona Braulia’ obra eskainiko du Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan. Ikuskizunean antzerkia eta zuzeneko musika uztartuko ditu taldeak, familiei zuzendutako saioan.
«Helburu nagusia publikoak bi diziplinen konbinazioarekin ikasiz gozatzea da», azaldu dute konpainiatik, umorea ere erabiltzen dutela azpimarratuz.
Sarrerak eskuragai daude honezkero ohiko webgunean 4 eta 6 euro arteko prezioan.