BIDEOA | Herrian erostea sustatzeko kanpaina jarri du martxan Galdakaoko Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Tokiko merkataritza sustatzeko helburuz, Galdakaoko Udalak herriko dendetan erosteko dei egiteko kanpaina jarri du martxan. Horretarako Gaizka Chamizo aktore galdakoztarra protagonista duen bideoa argitaratu du, ‘Ez eman buelta gehiago’ lelopean.
Galdakaoko Udalak tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko helburua du eta horretarako hainbat ekintza martxan jartzen ditu. «Herriko merkataritza eta ostalaritza txikiak bizia ematen dio herriari, komunitate izaera indartzen du eta herritarrak elkar babestea errazten du. Izan ere, nekez izango da bizia, erosoa, atsegina eta gertukoa tokiko denda eta ostalaritza zerbitzurik ez duen herri bat», adierazi dute Udaletik.
Oraingoan herriko dendetan erosteko dei egiteko kanpaina abian jarri du. Horretarako, bideoklip bat argitaratu dute, Gaizka Chamizo galdakoztarra duena protagonista.
Spot itxurarekin grabatutako bideoan, herriko dendetan bertako eskaintza ikusten agertzen da aktorea. Hemen jarri dugu ikusgai: