BINKEk bere ohiko kolaboratzaile baten artikuluak argitaratzeari utzi dio
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Urretxindorra Ikastolako ikasle eta ikasle ohiez osatutako emakume talde batek irakasle eta idazle usansolotar bat pederasta izatea salatu du. Ustezko erasotzailea BINKEko ohiko kolaboratzailea da eta beraz, hedabide honek, kasua argitu arte, elkarlanean aritzeari utzi dio.
Irakasle eta idazle usansolotar bat pederasta izatea salatu du Urretxindorra Ikastolako ikasle eta ikasle ohiez osatutako emakume talde batek. Instagram kontu batean argitaratutako adierazpen baten bitartez «sexu-erasoak» salatu dituzte eta «Urretxindorra Ikastola konplize» dela adierazi dute.
Honetan ikasle eta ikasle ohiek azaldu dutenez, aipatutako irakaslea duela 30 urte dabil irakasle ikastola horretan eta umeentzako ipuinak batez ere argitaratzen dituen idazlea da ere. Biktimak aldiz, 10 eta 17 urtekoak dira. «Ez da emakumearen aurkako sexu-indarkeria, haurren aurkako sexu-indarkeria baizik. Pederastia kasu batez ari gara», nabarmendu dute adierazpenean, BINKEk jaso zuen moduan.
Ustezko erasotzailea BINKEko ohiko kolaboratzailea da eta hortaz, hedabide honek, kasua argitu arte, elkarlanean aritzeari utzi dio.