«Biolentzia patriarkalari aurre egiteko» kontzentrazioa deitu da zapatuan Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna da zapatuan, azaroak 25, eta Galdakaok ere hitzorduarekin bat egingo beste urte batez. Momoak talde feministak kontzentrazioa deitu du zapaturako eta udaletxe aurrean batuko dira 13:00etan.
Zapatuan, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna da eta hainbat herritan manifestazioak egingo dira indarkeriaren amaiera eskatzeko. Galdakaok ere bat egingo du hitzorduarekin beste urte batez.
Momoak talde feministak Galdakaon zapatuan kontzentrazioa egitera deitu du. Udaletxe aurrean batuko dira 13:00etan «Biolentzia patriarkalari aurre!» lelopean.
«Aurten ere argi dugu, sistema zisheteropatriarkal, kapitalista eta arrazistaren aurrean, guk autodefentsa feminista! Biolentzia patriarkalari aurre!», adierazi dute talde feministatik.