Bizkaiko Foruen V. mendeurreneko erakusketa, ikusgai Galdakaon

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Domekara bitarte, Bizkaiko Foru Berriaren V. mendeurrena (1526-2026) oroitzen duen erakusketa ibiltaria ikusgai dago Galdakaon. Emakume Dinamitarien plazan dauden hamar informazio paneletan, Bizkaiko testu juridiko garrantzitsuenetako baten historia eta autogobernuaren bilakaera ezagutzeko aukera dago.

Bizkaiko Foru Berriak 500 urte bete ditu aurten eta horiek oroitzen dituen erakusketa ibiltaria Galdakaon izango da domekara bitarte, uztailak 5.

Zehazki, Emakume Dinamitarien plazan dago ikusgai eta, hamar informazio panelen bitartez, Bizkaiko testu juridiko garrantzitsuenetako baten historia, jatorria eta autogobernuaren bilakaera modu didaktikoan ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Erakusketak 1526an Bizkaiko Batzar Nagusiek onartutako, eta ondoren Karlos I.a enperadoreak berretsitako Foruaren sorrera eta testuingurua azaltzen ditu. Testu horrek foru zuzenbidea eguneratu zuen eta garaiko beharretara egokitutako autogobernu eredua sendotu zuen; gainera, aitortutako eskubide eta askatasunengatik, bere garaian aurreratuenetakoa izan zen.

Ibilbidean zehar, bisitariek Bizkaiko historia instituzionaleko mugarri nagusiak ezagutzeko aukera izango dute, baita gaur egunera arte iraun duten foru printzipio eta tradizioen jatorria ere.

Erakusketa Bizkaiko Foru Berriaren V. mendeurrena dela eta antolatutako ekitaldi programaren parte da. Horren baitan, maiatzean Gernikan egin zen ekitaldi instituzionalean parte hartu zuen Galdakaoko Iñigo Arriandiaga alkateak.

Galdakaoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu kale erakusketa hau bisitatzera eta Bizkaiko historiaren, autogobernuaren nahiz ondare instituzionalaren funtsezko ataletako bat gertutik ezagutzera.

situs togel

situs toto