Calathea taldeak Villa Sound jaialdiko babesleen saria jaso du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Calathea taldea
Villa Sound jaialdiak EAE eta Nafarroako hamabi talde aukeratu zituen martxoan Bilborocken kontzertuak eskaintzeko. Calathea talde galdakoztarra izan zen hautatuetako bat eta orain babesleen saria jaso duela iragarri dute antolakuntzatik.
EAE eta Nafarroako talde gazteak hautatzen ditu urtero Bilboko Villa Sound jaialdiak. Aurten hamabi izan dira talde aukeratuak: Deñe, Entropia, Hxdesz, Ithaka, Julen, Lemak, Loba Lois, Marban, NKO, Sofía V, Ziris eta Calathea.
Guzti hauek kontzertuak eskaini zituzten martxoan Bilborocken, Calathea galdakoztarrak tartean. Orain aldiz Galdakaoko taldeak babesleen sarietako bat irabazi duela iragarri dute antolakuntzatik.
Galdakoztarrek eskerrak eman dituzte sare sozialen bitartez, saria eta eskainitako aukerarengatik. Halaber, antolakuntzatik taldea zoriondu dute.