ARGAZKIAK | 1983ko uholdeak 34 iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Josu Lezameta
Aurten 40 urte bete dira Bilbo eta inguruetan kalte handiak sortu zituzten uholdeak izan zirenetik. Galdakaon ere eragina izan zuten, etxeak, lokalak eta kotxeak kaltetuz, besteak beste. Hau gogora ekartzeko hainbat irudi bidali dizkio Josu Lezametak BINKEri eta hemen batu ditugu.
Ehundaka familien bizitzak astindu zituzten 1983an Bilbo eta inguruko herrietan izandako uholdeek. Euskal Herrian izandako hondamendi natural handienetakoa izan zenak guztira 39 hildako eta 8 desagertu utzi zituen.
Kalte ekonomikoak aldiz 200.000 milioi pezetara (1.200 milioi euro) iritsi ziren guztira, izan ere, etxeetan, lokaletan, kotxeetan eta beste hainbat elementutan eragina izan zuten uholdeek.
Galdakaok ere kalte handia jaso zuen eta hauek gogora ekartzeko hainbat irudi bidali dizkio BINKEri Josu Lezametak. Hemen batu ditugu: