Bilboko Arte Ederretako Museora bisita, mendi ibilaldia eta ikastaroak, Galdakaoko adinekoentzat

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak herriko adineko pertsonentzako hiru jarduera antolatu ditu azarorako. Hemen batu ditugu ekintzen xehetasunak.

Herriko adineko pertsonak aktibo mantentzeko hilero egiten dituen ekimenak antolatuko ditu Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak azaroan ere.

Zehazki, honakoak dira Udalak prestatu dituen jarduerak:

  • Bisita kulturala: Bilboko Arte Ederretako Museora ‘Bildu(e)mak’ erakusketa bisitatzera, azaroaren 17an, 10:00etan, euskaraz eta gazteleraz. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, gehienez 30 lagunek egin ahal izango baitute jarduera, 15 talde bakoitzeko.
  • Deustobide ikastaroak: Deustuko Unibertsitateak eskainitako ikastaroak dira, adineko pertsonentzako unibertsitateko irakasleek emandakoak. Ikastaroak Galdakaoko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango dira, otsailera arte, eta bi taldetan banatuko da ekimena: euskarazkoa eta gaztelerazkoa. Izena ematea beharrezkoa da.
    -Euskara: gaia ‘Nafarroako jabetzaz gabetutako erregeak’ izango da. Saioak eguaztenetan izango dira, 18:00etatik 19:30era, azaroaren 18an hasita.
    -Gaztelera: gaia ‘Byung Chul Han, modako filosofoa? Neketik kontenplaziora. Bizitza, ezinbesteko narrazio gisa’ izango da. Saioak martitzenetan izango dira, 18:00etatik 19:30era, azaroaren 17an hasita. 
  • Mendi ibilbidea: Azaroaren 26an murrio-Olabezar-Salbio-San Roke-Amurrio ibilbidea egingo da (12,5 km). Interesdunek izena eman dezakete, 30 plaza bete arte.

Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa eskaintzen du (Terma programan, garraioetan deskontuak…) eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.

Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan, eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.


situs togel

situs toto