Dagoeneko 200 lagunek egin dute bat BINKEren WhatsApp zerbitzuarekin
TESTUA ETA ARGAZKIA: Erredakzioa
Telegrameko kanal publikoari WhatsApp-etik titular bidez eguneko albisteak mezu bakarrean jasotzeko aukera gehitu zion BINKEk urtarrilean. Bada, honezkero, 200 lagunek eskatu dute newsletter zerbitzu honetako mezuak WhatsApp bidez jasotzea.
Aspaldi jarri zuen martxan BINKEk Telegram kanal publikoa eta honi Whatsappekoa gehitu zion urte hasieran. Helburua zure informaziorik gertukoena eskura jartzea da, gure herrietan gertatzen dena ez galtzeko.
Desberdintasun bi dituzte doako bi zerbitzuek. Telegrameko kanalarekin bat egiterako orduan, albistea BINKEk bere sare sozialetan argitaratutako unean bertan jasoko duzu, banan-banan eta modu independenteetan.
Whatsappean alta ematen duenak aldiz, eguneko albisteen laburpena titularrekin labur-labur jasoko ditu erabiltzaileak mezu bakarrean. Zerbitzu hau martxan jarri zenean 150 lagunek bat egin zuten lehen hilabetean eta gaur egun 200 dira honezkero.