EGITARAUA | Martxoaren 8rako hamaika ekintza antolatu ditu Galdakaok
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da martxoaren 8an eta honen harira Galdakaoko Udalak, taldeek eta elkarteek hainbat ekintza antolatuko dituzte hilabete osoan zehar. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo dute Galdakaok eta Usansolok beste urte batez. Horretarako, Udalak eta talde feministek hainbat ekintza antolatu dituzte hilabete amaierara bitarte.
Besteak beste, Anne Etchegoyenen kontzertua, ‘No queremos ser europeas’ antzezlana eta ‘Greba orokor feministarantz’ erakusketa hartuko ditu Torrezabalek. Halaber, kalejira antolatu dute martxoaren 30erako, «Emakumeek oroimena berreskuratuz» lelopean.
Hemen batu dugu Galdakaoko Udalak eta elkarte eta taldeek antolatutako egitarau osoa:
· Martxoak 4, zapatua: ‘Berdintasunaren aldeko gailurrak’ martxa, Ganguren Mendi Taldearen eskutik. Ganguren MTren bulegotik, 9:00.
· Martxoaren 6tik 17ra: ‘Ikaskuntzak partekatuz’ erakusketa. Torrezabal Kultur Etxea, 11:30-13:30 eta 17:30-20:30.
· Martxoak 6, astelehena: ‘Puntadaz puntada indarkeria matxistaren aurka’ proiektuaren aurkezpena. Torrezabal Kultur Etxea, 17:30.
· Martxoak 7, martitzena: ‘Al descubierto’ filma. Torrezabal Kultur Etxea, 19:00.
· Martxoak 9, eguena: ‘Pensiones y el futuro que nos llega’ hitzaldia. Aperribaiko liburutegia, 18:30.
· Martxoak 11, zapatua: Anne Etchegoyenen ‘Ainarak’ proiekzioa eta kontzertua. Torrezabal Kultur Etxea, 20:00.
· Martxoak 14, eguena: ‘Cinco lobitos’ filma. Torrezabal Kultur Etxea, 19:00.
· Martxoak 15, eguaztena: ‘No queremos ser europeas’ antzezlana. Torrezabal Kultur Etxea, 19:00.
· Martxoak 16, eguena: ‘Me va a dar un ataque y no me voy a enterar’ hitzaldia Lucía Gallegoren eskutik. Torrezabal Kultur Etxea, 19:00.
· Martxoaren 20tik 28ra: ‘Greba orokor feministarantz’ erakusketa. Torrezabal Kultur Etxea, 11:30-13:30 eta 17:30-20:30.
· Martxoak 21, martitzena: ‘Aita’ filma. Torrezabal Kultur Etxea, 19:00.
· Martxoak 22, eguaztena: ‘Ley de garantía integral de la libertad sexual’ elkarrizketa Patricia Verdesen eskutik. Torrezabal Kultur Etxea, 19:00.
· Martxoak 30, eguena: ‘Emakumeen oroimena berreraikiz’ kalejira. Agirre Lehendakariaren parketik, 12:30.
Jarduera zehatz batean edo batzuetan parte hartu nahi duten eta dibertsitate funtzionala izanik laguntza behar duten pertsonek, aldez aurretik 682 26 68 61 telefonora deituta edo integradorasbizkaia@gmail.com helbidera idatzita eskatu dezakete.
Bestalde, Momoak talde feministak egun osoko egitaraua antolatu du martxoaren 8rako:
08:30 Kotxe karabana, Plaza Gorriko parkingetik.
11:00 Mural margoketa, Plazakoetxen.
13:00 Manifestazioa, Plazakoetxetik. Jarraian, trikipoteo feminista.
19:00 Bilboko Moyua plazan elkartzeko deia, manifestazioara batzeko.