EGITARAUA | Olabarrietako jaiak ospatuko dituzte asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Olabarrietako Jai Batzordea
Olabarrietako jaiak ospatuko dituzte asteburuan, barikutik domekara. Besteak beste, musika, dantza eta txapelketak izango dira hiru egunetan zehar. Albiste honetan batu dugu aurtengo jaien egitarau osoa.
Erritmoa eta kolorea bueltatuko dira asteburuan Olabarrieta auzo galdakoztarrera. Barikutik domekara bitarte hainbat ekintza antolatu ditu batzordeak jaiak ospatzeko, adin eta zaletasun guztientzako zuzenduak.
Besteak beste, musika, dantza eta txapelketak izango dira Olabarrietan hiru egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Maiatzak 24, barikua
17:00 Jaien hasiera eta txistularien kalejira
18:00 Mus txapelketa
18:30 Txokolatada, Olaberrietako Jubilatuen Elkartearen eskutik
20:00 Dantzaldia eta gaupasa, Baste & Naste bikotea eta DJ
Maiatzak 25, zapatua
11:00 Kalejira txistulariekin
12:00 Igeltoka txapelketa
13:00 Hamiketakoa pintxo ugarirekin auzoko nagusientzat jubilatuen egoitzan
18:45 Tortilla txapelketa
20:15 Tortillen aurkezpena
20:30 Sardinada herrikoia
20:45 Dantzaldia Lowe bikoterarekin
21:00 Tortilla txapelketako sari banaketa
23:45 Gaupasa DJ Cresporen eskutik
Maiatzak 26, domeka
11:00 Kalejira txistulariekin
12:00 Musika eta dantzak
18:00 Jaien amaiera
Tortilla txapelketarako argibide hauek eman ditu batzordeak:
- Lehiaketa maiatzaren 25ean izango da 18:45ean plazan; tortillak aurkezteko ordu-muga 20:15ean
- Tortilla guztiak plazan edo bertako etxepeetan egin beharko dira. Olabarrieta Elkartearen lokalak ezin izango dira erabili horretarako
- Osagaiak: Patata eta arrautzak. Nahi izanez gero, kipula edota piperra ere bai
- Puntuak 1-10 bitartean holan banatuko dira: ikusgarritasuna, gustua eta legarra