EGITARAUA | Usansoloko XXI. Mendi Astea bihartik azaroaren 17ra antolatuko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: DZmitrock87
Burtotza Mendi Taldeak XXI. Usansoloko Mendi Astea antolatuko du bihartik azaroaren 17ra. Besteak beste, Alex Txikonen hitzaldia eta Burtotzara mendi irteera eskainiko dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Beste urte batez Burtotza Mendi Talde usansolotarrak Usansoloko Mendi Astea antolatuko du. Bihartik 17ra izango da XXI. edizioa hau eta hitzaldiak, erakusketak eta mendi irteera eskainiko ditu bost egunetan zehar.
Alex Txikonek irekiko du Usansoloko Mendi Astea, ‘Manaslu Invernal’ hitzaldiarekin. Ondoren Eihar Egia, Nerea eta Oihane Urgoiti, Aitor Iparragirre eta Arkaitz Izagirre arituko dira, solasaldiak eskainiz.
Bestalde, Burtotza Mendi Taldearen irteeren argazki erakusketa ikusteko aukera izango da azaroaren 13tik 17ra Txapelena baserrian eta hilaren 19an mendi irteera antolatuko dute. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Azaroak 13, astelehena
19:30 ‘Manaslu Invernal’ hitzaldia Alex Txikonen eskutik Txapelena baserrian
Azaroak 17, barikua
19:30 ‘Cervino-Matterhorn’ hitzaldia Eihar Egia, Nerea eta Oihane Urgoitiren eskutik Txapelena baserrian
Jarraian ‘Alpeetako ertzak’ solasaldia Aitor Iparragirre eta Arkaitz Izagirrerekin
Azaroak 19, domeka
9:00 Mendi irteera Burtotzara Unkina plazatik
15:00 Bazkaria