EGITARAUA | Zuhatzuko jaiak antolatuko dira asteburuan Galdakaon
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Artisten sareetatik
Zuhatzuko jaiak berreskuratu dituzte, eta horretarako dozena batetik gora ekintza antolatu dituzte astebururako auzoan, domekan Santa Barbara eguna ospatzeko. Hemen batu dugu bi egunetarako egitaraua.
Auzo historiko galdakoztarra da Zuhatzu, edo Zugutzu. Aldiz, urteak jai antolatu eta ezagun barik egin ostean, iaz jaiak berreskuratu eta antolatzeari ekin zioten bizilagun batzuek. Horrela ba, aurten berriz ospatuko dituzte Zuhatzuko jaiak.
Asteburuan antolatuko dituzte ekintzak, zapatuan eta domekan, tartean musikak, joko txapelketek, hitzaldi batek eta jateko nahiz edatekoek izango dute lekua; zapatuan kalejira batekin hasi eta domekan Yogurinha Borovaren ikuskizunarekin amaituta. Domekan ospatu ohi da, gainera, auzo honetako santu eguna: Santa Barbara, dinamitarien egun handia.
Hemen bi egunetarako egitaraua:
Abenduak 3, zapatua
11:00 Triki-kalejira erresidentzietatik.
12:00 Txupinazoa eta Pregoia, Santa Barbara futbol zelaian.
12:30 Luntxa karpan + Trikipoteoa auzoko tabernetatik.
16:30 Txokolatada erresidentzietan.
17:00 Herri Jolasak + Txokolatada.
19:00 Hitzaldia: «Capilla Santa Bárbara». Hizlaria: Jesus Muñiz.
20:00 Rock kontzertuak: Ksus Belly, Infarto eta Koiu.
22:30 DJ.
Abenduak 4, domeka
11:00 Meza nagusia, aurreskua eta salda, Zugutzuko elizan.
12:30 II. Igel-Txapelkela.
14:30 Herri bazkaria eta omenaldia (izena emateko «Esker a las brasa» jatetxean)
17:00 I Mus-Txapelketa.
16:30 Disko-Festa/Karaokea.
20:00 Jai bukaerarako show-a, Yogurinha Borovarekin.