Egueneko mobilizazioarekin, orain arte, 241 pertsonak eta 29 eragilek egin dute bat
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Elkarretaratzea deitu dute Ardantza parkean eguenerako, ekainak 20, epaitegiek Galdakaoko Udalaren kontrako sententzia argitaratu dutelako euskara mailaren eskakizun batean. Dagoeneko 241 pertsonak eta 29 eragilek egin dute bat mobilizazioarekin eta hemen eman daiteke modu ofizialean atxikimendua.
Galdakaoko Udalaren euskara eskakizunaren aurka jarritako sententzia salatzeko atxikimendu kanpaina jarri dute martxan Bagabiz Euskara Elkarteak eta Euskalgintzaren Kontseiluak BINKEren bitartez, formulario bat beteta.
Kanpaina honen baitan, «euskararen aurkako erasoa» salatzeko helburuz, Bagabizek eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzea deitu dute datorren eguenerako, hilak 20, 19:30ean Ardantza parkean.
Orain arte, gaur, ekainak 18, 13:00etan egindako eguneraketaren arabera, 241 pertsonek eta 29 eragilek egin dute bat mobilizazio honekin. Taldeak hauek dira, atxikimenduak jasotako ordenean adierazita:
- Binke.
- Barandiaran AEKko irakasleak.
- Xirimiri Aparta Euskararen Aldeko Taldea.
- Galdakaoko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea.
- Adiskide Pilota Elkartea.
- Leidu irakurketa taldea.
- Andra Mari Dantza Taldea.
- Administrazioan Euskaraz Taldea.
- Zainduz Elkarte Feminista.
- Guzur Aretxa elkartea.
- Galdakaoko Gure Esku Elkartea.
- EH Bildu Galdakao.
- Sortu Galdakao.
- Momoak Talde Feminista.
- Zizpa Gazte Konpartsa.
- Kun-kun kultur elkartea.
- Askabide kultur elkartea.
- Lur Jota taldea.
- Erabide Emakume Elkartea.
- AED elkartea.
- Patakon.
- Usansoloko Izar Gorrie elkartea.
- LAB Galdakao.
- Hego Uribeko AEK.
- Usansolo Herria.
- Ganguren Mendi Taldea.
- Oxabi taldea.
- Gotx elektrotxaranga.
- Ernai Galdakao.
Euskalgintzaren Kontseiluak «euskararen aurkako eraso berri bat» salatu pasa den barikuan, ekainak 14, epaitegien aldetik. Kasu honetan, Galdakaoko Udalak 2022an egindako gizarteratzeko eta laneratzeko teknikari lanpostua egonkortzeko deialdian ezarritako euskara eskakizuna baliogababetu du Bilboko Administrazioarekiko Auzien laugarren epaitegiak.