EH Bilduk ekitaldi nazionala antolatuko du gaur Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Ekainaren 9an antolatuko dira Europako Parlamenturako hauteskundeak eta EH Bilduk alderdiaren proposamenak azaltzeko ekitaldi nazionala antolatuko du gaur, maiatzak 27, Galdakaon. Honetan Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eta Idurre Bideguren senatariak parte hartuko dute.
Europako Parlamenturako hauteskundeak antolatuko dira ekainaren 9an eta pasa den astean hasi zen hauetarako kanpaina. Lehen asteburuan ekitaldi ugari egin dituzte alderdiek, haien proposamenak azaldu eta botoa eskatzeko.
Aste honetan egiteko horrekin jarraituko dute eta EH Bilduk ekitaldi nazionala antolatuko du Galdakaon gaur, maiatzak 27.
Saioa Ardanza parkean izango da 19:00etan, gunea ordu erdi lehenago irekiko da, eta honetan Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eta Idurre Bideguren senatariak parte hartuko dute.