Elikagaien Bankuaren urteko bilketarako boluntario bila dabiltza Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Bizkaiko Elikagaien Bankuak urteko janari bilketa nagusia antolatuko du azaroaren 24 eta 25ean, baita Galdakaon ere. Baina horretarako boluntarioen beharra dute, eta laguntza eskatu dute. Hemen batu ditu BINKEk izena emateko bideak.
Janari bilketa nagusia azaroaren 24 eta 25ean egingo du aurten Bizkaiko Elikagaian Bankuak. Urtero moduan hainbat herritan zabalduko da kanpaina, tartean Galdakaon. Guztira sei dendatan jarriko da martxan eta horretarako boluntario bila dabiltza antolatzaileak.
«Lana behar bezala antolatu ahal izateko», lehenbailehen izen emateko eskatu dute sustatzaileek. colectas@bancali-biz.org helbide elektronikoan zein 944 499 258 telefono zenbakian, 946 053 779 zenbakian eta 747 454 396 zenbakian eman daiteke izena honezkero.
Azaroaren 24 eta 25ean supermerkatuak zabalik dauden orduetan bilketa egiteko jendea lortzea da sustatzaileen erronka. Galdakaon, BMren hiru dendatan, Eroskiren batean, Lidlen batean eta Mercadonan egingo da bilketa. «Boluntarioen txandak hiru ordukoak izatea da asmoa, eta horretarako jende asko behar dute», azaldu dute Udaletik.