Emakume Master Cuparen eskuz binakako bi partida jokatuko dira Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Emakume Master Cup
Usansoloko Unkina pilotalekuak Emakume Master Cuparen eskuz binakako pilota partidak hartuko ditu otsailaren 4an. Bi partida lehiatuko dira: Etxegarai-Gaminde eta Garai-Oses bikoteen artekoa, eta Beitia-Mendizabal eta Uriarte-Capellan bikoteak aurrez aurrez jarriko dituena.
Maila altuko pilota ikusteko aukera izango da berriz Usansolon otsailaren 4an. Egun horretan, 12:00etan, Unkina pilotalekuan Emakume Master Cuparen Master Laboral Kutxako eskuz binakako pilota partidak jokatuko dira.
Zehazki bi partida jokatuko dira Usansolon: Etxegarai-Gaminde eta Garai-Oses bikoteen artekoa, eta Beitia-Mendizabal eta Uriarte-Capellan bikoteen artekoa.
Txapelketako finala martxoaren 17an izango da Arrasaten, Emakume Master Cuparen antolakuntzak jakinarazi duenez.