Espainiako Txapelketan parte hartu zuten Galdakao Igeriketa Taldeko bi kidek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa Taldearen sareetatik
Martxoaren 29tik apirilaren 2ra Espainiako Igeriketa Txapelketaren azken jardunaldia lehiatu zen Mallorcan. Ehunka igerilari batu ziren hitzorduan eta haien artean izan ziren Galdakao Igeriketa Taldeko Sofia Conde eta Udane Romero.
Espainiako Igeriketa Txapelketaren azken jardunaldia lehiatu zen Marllorcan pasa den astean, martxoaren 29tik apirilaren 2ra. Junior-Absoluto kategoriako ehundaka igerilari batu ziren hitzorduan, emaitzarik onenak lortzeko asmoz.
Hauen artean Galdakao Igeriketa Taldeko bi kide izan ziren: Sofia Conde eta Udane Romero. Biek 50 metro bizkarreko proban parte hartu zuten eta 31,47 segundo eta 30,99 segundoko denborak egin zituzten, hurrenez hurren.
Galdakao Igeriketa Taldetik egindako lana aitortu diete biei. «Zorionak bioi!», adierazi dute sare sozialetatik.