BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

      2025-07-09
      0
    • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

      2025-07-08
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-08
      0
    • Eneko Arrieta, Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko txapeldunorde

      2025-07-08
      0
    • Maria Casillas igerilariak munduko errekorra hautsi du, 4x100 krol modalitatean

      2025-07-07
      0
    • Kalistenia gune berria zabaldu dute Usansolon, Emakumeen parkean

      2025-07-07
      0
    • Galdakao Igeriketa Taldeak bederatzi domina lortu zituen Espainiako Master Txapelketan

      2025-07-07
      0
    • EGITARAUA | Artetako jaiak ospatuko dira zapatuan

      2025-07-07
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Euskalgintzako 16 eragile batu ditu Netflix Euskaraz taldeak

Euskalgintzako 16 eragile batu ditu Netflix Euskaraz taldeak

Binke
2021-04-17
1003
0

Ikus-entzunezkoak
BINKE / 2021eko apirila

Euskalgintzako 16 eragile batu ditu Netflix Euskaraz taldeak

TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Netflix Euskaraz taldea

Euskal Herriko euskalgintzaren eta ikus-entzunezkoen zenbait eragilek babesa agertu diote Netflix Euskaraz taldeari, eta agerraldi publikoa eskaini dute gaur Durangoko Landako gunean. Adierazpena Izaskun Rekalde usansolotarrak eta Binkeko batzordekideak irakurri du.

Apirilaren 15erako 10.000 sinadura jaso gura zituen usansolotar eta galdakoztar kideez osatutako Netflix Euskaraz herritar taldeak. Aise gainditu dute langa hori, eta orain —abenduaren 3ra bitarte— 20.000 sinadura jaso gura dituztela iragarri dute Durangoko Landako gunean eskaini duten agerraldian.

Ez da edozein agerraldi izan, Euskal Herriko euskalgintzako eta ikus-entzunezkoetako 16 eragilek eman baitiote babesa ekimenari eta aurrerantzean pantailak euskaratzeko lanean elkarrekin arituko direla adierazi dute gaur.

Adierazpen hori Izaskun Rekalde usansolotarrak eta Binkeko batzordekideak irakurri du, Ibon Iza Netflix Euskaraz taldeko kidea ondoan eta 16 eragile hauek atzean dituela:

  • Iker Martinez de Lagos, Topagunea.
  • Paul Bilbao, Euskalgintzaren Kontseilua.
  • Miren Segurola eta Iraitz Lazkano, UEMA.
  • Iñigo Arandia, Tinko Euskara Elkartea.
  • Alexander Aginagalde, Disney + Euskaraz taldea.
  • Xabier Alkiza eta Aintzane Crujeiras, BIEUSE.
  • Jon Artatxo, Ibaia Ikus-entzunezkoen Elkartea.
  • Eymard Uberetagoena eta Itziar García, Napar Ikus-entzunezkoen Ekoizpen Elkartea.
  • Libe Mimenza, Euskal Hedabideen Behategia.
  • Igor Astibia, Hekimen.
  • Arkaitz Zarraga, UEU.
  • Koldo Zarate, Euskal Herrian Euskaraz.
  • Aitziber Balantzategi eta Iñaki Urkijo, AEK.
  • Iñigo Iruarrizaga, TOKIKOM.
  • Eta gaur bertan egoterik izan ez duten Game Erauntsia eta Euskal Encodings taldeak.

Hauek dira Netflix Euskaraz taldearen helburuak, hitzez hitz:

  • Ikus-entzunezkoetan bizi dugun egoeraz jabetzea, herri gisa; euskarari arnasa eta bizitza eman gura badiogu, estrategikoa da sektorea, eta eztabaida erdigunera ekarri nahi dute.
  • Streaming plataforma berrietan ez dago ia euskarazko edukien eskaintzarik. Netflixen, adibidez, 3500 film eta telesaileko eskaintzatik lau film baino ez ditugu euskaraz, eta telesailik ez dago bat bera ere. Hori dela eta, Netflixi euskarazko edukiak jartzeko eskaera egiten zaio (jatorriz euskaraz ekoitzitakoak, bikoiztuak eta azpidatziak).
  • Espainiako Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokor berria tramitatzen ari dira, eta aukera ikusten da, bildutako indarrarekin, lege horretan eragiteko. Ikus-entzunezkoetan euskarazko eskaintza bermatzeko, plataforma horien jarduera arautu behar da. Lege horretan hizkuntza aniztasunak jasota izan beharko luke. Streaming plataformetan Estatuko hizkuntza ofizial guztietan izan beharreko eduki kuotak zehaztu eta bermatu beharko lirateke.

Eta hauxe eskatzen diete alderdi politikoei:

  • Alderdiek bere gain hartzeko dagokien erantzukizuna. Lege horrek euskaldunon eskubideak jaso beharko lituzke, eta euskarak gaur egun ez duen lekua izan beharko luke.
  • Datozen asteetan, Espainiako Kongresuan, Espainiako Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokor berriaren gaineko eztabaidan, alderdi politikoek euskal hiztunen eskubideen defentsan bat egin behar lukete eta Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak Lege Orokorrari jarritako alegazioak babestu beharko lituzkete. Halaber, aurreratu nahiko genuke euskarari zuzenean lotzen zaion proposamen bat adosten ari garela eragile guztien artean.

Ekimeneko kideek diote «Euskal Herriko erakundeei dagokiela euskaldunon eskubideak bermatzea». Horretarako, «tresna egokiak» beharko direla nabarmendu dute gaurko agerraldian.

Batetik, «Euskal Herriko parlamentuek eskumena daukaten esparruetan, ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia legez arautzea». Eta beste alde batetik, «ez dauzkagun benetako egitura sendoak sortzea». Ikus-entzunezkoen Euskal Kontseiluaren beharra ikusten dute, ikus-entzunezkoetan euskal hiztunen eskubideak betetzen direla ziurtatzen duen egiturazko tresna publikoa.

Albiste honi lotuta…

https://binke.eus/netflix-euskaraz-ekimenak-10-000-sinadura-lortu-gura-ditu/
https://binke.eus/netflix-euskaraz-ekimenaren-atzean-galdakoztarrak-eta-usansolotarrak-ere-dabiltza/

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Roberto Izaga: «Ez dago hilketa perfekturik, guztiz ...

Hurrengo albistea

Bueltan dira udalekuak, eta gaur ireki da ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Zazpi urte bete ziren atzo Galdakaoko pentsiodunak batzen hasi zirenetik

    2025-01-21
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Ane Legarreta galdakoztarrak ‘Exodus’ opera aurkeztuko du Arriaga Antzokian

    2025-02-24
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Unkina eskolan matrikulatzeko epea otsailaren 3an zabalduko da

    2025-01-16
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Galdakaok udal eraikinetan eguzki plakak jartzeko proiektua abiatuko du

    2023-01-02
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    Yrama Simarro entrenatzaileak brontzezko domina lortu zuen Espainiako Igeriketa Artistikoko Txapelketan

    2023-07-26
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Calathea taldeak Villa Sound jaialdiko babesleen saria jaso du

    2023-06-06
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

Egun hauetako tenperaturei aurre egiteko, igerilekuetan gozatzeko aukera dute galdakoztarrek. Batez ere txikienek, izan ere...
  • Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

    Galdakao
    2025-07-09
  • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

    Galdakao
    2025-07-08
  • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

    Galdakao
    2025-07-08
  • Eneko Arrieta, Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko txapeldunorde

    Galdakao
    2025-07-08

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...