Ertzaintzak azido pikrikodun poto bat kontrolpean leherrarazi zuen atzo Elexaldeko institutuan. Irakasle batek aurkitu zuen lehortutako potoa laborategian, eta Ertzaintza deitu zuen prebentzio gisa.
Atzo, astelehen goizean, Galdakaoko Elexalde institutuko irakasle batek lehortutako 50 gramoko azido pikrikoa aurkitu zuen zentroko laborategian. Lehortzean erraz leher daiteke material hori, oso sentikorra baita talkaren, marruskaduraren eta beroaren aurrean.
Horregatik, institututik Ertzaintza deitu zuten prebentzio gisa. Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko adituak bertaratu ziren lekura, eta lehortuta zegoen potea modu kontrolatuan leherrarazi zuten ikastetxearen inguruetan.
Lagin zaharren bat aurkituz gero, ez manipulatzeko eta ohartarazteko gomendatzen du Ertzaintzak, Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak kendu ditzan.




