Galdakao Igeriketa Taldeak 59 domina lortu zituen Neguko Bizkaiko Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa Taldea
Neguko Bizkaiko Igeriketa Txapelketa antolatu zen pasa den asteburuan Urreta kiroldegian, maila junior eta absolutuan. Bertan parte hartu zuten Galdakao Igeriketa Taldeko hainbat kidek eta guztira 59 domina lortu zituzten. Albiste honetan batu ditugu irabazleak.
Arrakasta lortzen jarraitzen dute Galdakao Igeriketa Taldeko kideek. Pasa den asteburuan Urreta kiroldegi galdakoztarrean izan ziren taldeko hainbat kirolari Neguko Bizkaiko Igeriketa Txapelketan lehiatzeko eta emaitza onak lortu zituzten.
Maila junior eta absolutuak lehiatu ziren eta galdakoztarrek 59 domina lortu zituzten guztira: 21 urrezkoak, 18 zilarrezkoak eta 20 brontzezkoak. Hemen batu dugu irabazleen zerrenda:
Urrezkoak:
Ander Madina, 200 metro braza absolutua
Udane Romero, 50 metro bizkarra junior eta absolutua eta 100 metro bizkarra junior
Iker Ariño, 50 metro bizkarra metro junior eta 100 metro bizkarra junior
Elrik Huth, 200 metro libre junior eta 200 metro tximeleta junior eta absolutua
Eneko Ijalba, 50 metro mariposa junior
Irati Larrea, 100 metro libre junior eta 50 metro libre junior
Alejandro Goicolea, 200 estiloak absolutua eta 400 metro estiloak absolutua
Eneko Neven, 50 braza junior
Uxue San Juan, 800 libre junior
Aitor Ocio, 1500 libre absolutua
Udane Romero, Irati Larrea, Usune Fernández eta Olaia de la Calle, 4 X 100 libre junior
Eneko Ijalba, Eneko Neven, Iker Ariño eta Aitor Ocio, 4 X 100 libre junior
Usune Fernández, Eider Villar, Uxue San Juan eta Haizea Furundarena, 4 X 200 libre junior
Elrik Huth, Iker Ariño, Martín Gómez eta Eneko Ijalba, 4 X 100 estiloak junior
Zilarrezkoak:
Udane Romero, 50 bizkarra absolutua
Irati Larrea, 100 metro libre absolutua; 200 metro libre junior eta absolutua; 400 metro libre junior eta absolutua
Elrik Huth, 100 tximeleta junior eta 50 metro tximeleta junior
Aitana Arenas, 200 braza absolutua
Eneko Neven, 200 braza junior eta 100 metro braza junior
Haizea Furundarena, 50 bizkarra junior eta 200 metro bizkarra junior
Aitor Gómez, 100 estiloak junior
Olaia de la Calle, 50 tximeleta junior
Ariane Guillen, 200 metro tximeleta absolutua
Ainara Ortun, 200 metro estiloak junior
Olaia de la Calle, Irati Larrea, Udane Romero eta Alazne Di Flaviano, 4 X 200 libre absolutua
Brontzezkoak:
Iker Ariño, 50 metro bizkarra metro absolutua eta 100 metro bizkarra absolutua
Eneko Neven, 50 braza absolutua; 100 metro braza absolutua eta 200 metro braza absolutua
Udane Romero, 100 metro bizkarra absolutua
Uxue San Juan, 800 libre absolutua
Haizea Furundarena, 200 bizkarra absolutua eta 100 metro estiloak junior
Eneko Ijalba, 100 metro tximeleta junior eta 50 metro libre junior
Ainara Ortun, 100 braza junior
Eider Villar, 50 braza junior
Udane Romero, Eneko Neven, Alejandro Goicolea eta Irati Larrea, 4 X 100 estiloak
Alejandro Goikolea, Ander Madina, Ander González eta Elrik Huth, 4 X 100 libre absolutua
Ander Madina, Alejandro Goicolea, Elrik Huth eta Iker Ariño, 4 X 200 libre absolutua
Irati Larrea, Usune Fernández, Olaia de la Calle eta Udane Romero, 4 X 50 libre absolutua
Haizea Furundarena, Eider Villar, Olaia de la Calle eta Usune Fernández, 4 X 100 estiloak junior
Udane Romero, Laia Aurrekoetxea, Irati Uriarte eta Irati Larrea, 4 X 100 estiloak absolutua
Alejandro Goicolea, Eneko Neven, Asier Salazar eta Ander Madina, 4 X 100 estiloak absolutua