Galdakaoko lorezaintzako langileek soldata igotzeko akordioa lortu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: D. R.
Galdakaoko lorezaintzako langileek hitzarmen berria sinatu dute. Hainbat hobekuntza lortu dituzte akordioarekin, besteak beste, langileen erosteko ahalmena bermatzea KPIari lotutako soldata igoerekin, eta lorezain laguntzaileei baldintzak hobetzea.
Bi urteko negoziazioaren ondoren, ELA sindikatuak akordioa lortu du Galdakaoko lorezaintzako langileek lan hitzarmen berria izateko. Honi esker, hainbat hobekuntza izango dituzte zerbitzu honetako hamazortzi langileek.
Besteak, beste, langileen erosteko ahalmena bermatu da KPIari lotutako soldata igoerekin, eta hobekuntzak jaso dira lorezain laguntzaileentzat, lorezainen kategoriara igoko baitzaie.
Hauek dira hitzarmenaren puntu nagusiak:
- KPIaren bermea langile guztientzat
- Kategoria igoerak plantillaren heren bat baino gehiagorentzat, 8 langilerentzat (lorezainen laguntzaile izatetik lorezain izatera), % 4,28ko gehikuntzarekin
- Era berean, 300 euroko ordainsari ez-finkagarria
- Bestalde, txanda kontratua nahitaezkoa izango da enpresarentzat, eta hurrengo urteetan plantillak erretiroa 67 urte bete baino lehen hartu ahal izatea bermatuko zaie (baita 65 urte baino lehen ere, kotizatutakoaren arabera)
- Lanpostu hutsak: hemendik aurrera, lanpostu bat sortzen den 2 lanpostu huts bakoitzeko antzinatasunaren arabera beteko da lanaldi partzialeko eta aldi baterako langileen artean, etaez enpresaren gurarien arabera
ELAk azpimarratu ditu ere «Galdakaoko lorezainen bizitza hobetuko duten beste hobekuntzak», hala nola, erretiro adina aurreratzeari, edo aldi baterakoen eta lanaldi partzialeko langileen defentsari. «Aurrerapen horiek langileen negoziazioari eta antolaketari esker lortu dira», aldarrikatu du sindikatuak.