Galdakaoko Udalak Berdintasunerako Ikastaroak antolatuko ditu urritik maiatzera bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Izusek
Galdakaoko Udalak Berdintasunerako Ikastaroak eskainiko ditu urritik maiatzera bitarte,«emakumeen ahalduntzea landu eta begirada feminista barneratzeko helburuz». Izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 29ra arte egin daiteke.
Galdakaoko Udaleko Berdintasun arloak Berdintasunerako Ikastaroak antolatuko ditu aurten ere. «Emakumeen ahalduntzea landu eta begirada feminista barneratzeko» helburuz, hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, nork bere gorputza ezagutu eta zaintzea, kultura eraldatzea, hausnartzea, edo teknologia berriak era seguruan erabiltzen ikastea.
Urriaren 9an hasiko dira ikastaroak eta maiatzean amaituko dira. Gehienak 42 orduko tailerrak dira, 28 saiotan ematen direnak. Prezioa 40 eurokoa da, oro har, eta diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek zein langabetuk 5 euroren truke jaso ahalko dituzte.
Izena emateko epea zabalik dago irailaren 29ra arte eta hainbat modutan egin daiteke: Udalaren webgunean, Torrezabal Kultur Etxean, Txapelenan, ikastaroak@galdakao.eus helbidean edo 944 010 528 telefonoan.
Hauexek dira antolatu diren ekintzak:
Torrezabal Kultur Etxean:
- Solasaldi lilak: astelehenetan 10:00etatik 11:30era
- Emakume kontzienteak eta garapen pertsonala: eguaztenetan 17:30etik 19:00etara
- Emakumeentzako garapen emozionala: eguaztenetan 19:00etatik 20:30era
- Pelbis-zorua indartuz: eguaztenetan 18:00etatik 19:30era gaztelaniaz eta 19:30etik 21:00etara euskaraz
- Artearen bidez ahaldunduz: eguenetan 19:30etik 21:00etara
- Teknologia berrien erabilera (oinarrizkoa): martitzenetan 10:30etik 12:00etara
- Sare sozialak begirada feministatik: martitzenetan 12:00etatik 13:30era
- Emakume idazleak ikustarazten: martitzenetan 16:30etik 18:00etara
- Galdakaoko emakumeen iragana eta oraina: martitzenetan 18:30etik 20:00etara
- Antzerki feminista tailerra: eguenetan 16:30etik 18:00etara
Eperlandan (Aperribai):
- Antzerki feminista tailerra: eguenetan 19:00etatik 20:30era
- Pelbis-zorua indartuz: martitzenetan 18:00etatik 19:30era
Txapelenan (Usansolo):
- Beste kultura batzuetako emakumeen ahotsak: astelehenetan 16:00etatik 17:30era
- Pelbis-zorua indartuz: astelehenetan 19:00etatik 20:30era
- Teknologia berriak (aurreratua): martitzenetan 16:00etatik 17:30era